planifikazioaThis is a featured page

Jardueraren helburua
Testu baten planifikazioan mapa semantikoaren teknika ezagutzea eta horri buruzko iritzia ematea.

Materiala
Aukeratu hauetako bat zure ikasleen maila kontuan hartuz.
1. Euskaldun fobiadun, barrene 6.ikastunitatean E ataza: Dena arriskatzen duten gizon-emakumeak. Ataza honen 2.puntua interesatzen zaigu bereziki, horretan azaltzen baita mapa semantikoaren teknika; baina, komeni da ataza osoa egitea hitz gakoen eta mapa semantikoaren tekniken artekoa aldeak ikusi ahal izateko.
2. Zu nolako etxea halako, barrenet 2.ikastunitatea, B ataza: Estilo propioaren bila.

Jarduera

Jarduera egiten hasi aurretik, irakurri:http://www.pacorey.net/mapcon/indicemapas.htm
Hemen mapei buruzko informazio ugari aurkituko duzue.

· Ataza horietako bat zure ikasleekin erabili ondoren ikastaroko forora bidali zure iritzia honelako puntuei erreparatuz:

1. Ikasleek izandako oztopoak teknika horiek erabiltzeko.
2. Zertan lagun dezakete horrelako teknikek idatzi behar den testu baten planifikazioan?
3. Zein unetan erabiliko zenuke bata eta zein unetan bestea? Zein irizpideren arabera? Zertarako ikusten duzu egokiago mapa semantikoa?
4. Zein izan da ikasleen iritzia atazari buruz? Teknikez jabetu dira? Baliagarriak izan daitezke euren idazlanak egiteko?
5. Zein teknika gehiago ezagutzen duzu planifikazio fasean erabiltzeko?




Posted Anonymously Latest page update: made by Anonymous , Jul 28 2006, 3:11 AM EDT (about this update About This Update Posted Anonymously Edited anonymously

2 words deleted

view changes

- complete history)
More Info: links to this page

Anonymous  (Get credit for your thread)


There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.