testualizazioa
Jardueraren helburua
Testualizaziorako lan egiteko moduak alderatzea. Ereduaren lanketari eta lana elkarreraginean egiteari erreparatzea.
Materiala
Mailaren arabera aukeran:
A aukera: Opor Bereziak, barrenet 8. ikastunitatea C ataza: Dardarazko bidaiak 3.
B aukera: Atxagaren beldurrak, barrenkale 6. ikastunitatea C ataza: amesgaiztoak 4.
Jarduera
Jarduera egin aurretik edukiak ataleko “énfasis en el proceso de escritura”
A aukera:
Opor Bereziak, barrenet 8. ikastunitatea C ataza: Dardarazko bidaiak 3.
Irakurri “Dardarazko bidaiak” ataza osoa. Ataza honen 3. puntua interesatzen zaigu bereziki, hortxe dugulako eredutzat hartutako azalpen testu baten azterketa, azalpen-testu berria sortzeko prestaketa- lana eta testualizazioa.
Bakoitzak bere ikasleekin ataza egingo du ikastunitatean planteatuta dagoen bezala. baina idazketa etxean egin beharrean ikasleek binaka jarrita idatziko dute klasean.
Bukatu eta gero ikasleei galdetu:
· Ereduaren azterketak zehatz-mehatz zertan lagundu dizu idazteko orduan?
· Bakarrik egitea baino zailagoa iruditu zaizu bestearekin idaztea ala lagundu egin dizu bestearekin egiteak?, zertan?
· Nola idatzi duzue: bakoitzak bere testua (nahiz eta berdinak izan testuak) edo bion artean testu bat?, zergatik?
· Zer aldatuko zenuke hurrengoan lan bera egin beharko bazenu?
B aukera:
Irakurri “Amesgaiztoak” ataza osoa. Atxagaren beldurrak, barrenkale 6. ikastunitatea C ataza: amesgaiztoak 4. Ataza honen 4. puntua interesatzen zaigu bereziki. Bakoitzak bere ikasleekin ataza egingo du ikastunitatean planteatuta dagoen bezala, baina idazketa bakarka egin beharrean ikasleek binaka jarrita idatziko dute klasean. Ikasleek erabakiko dute noren amesgaiztoa idatziko duten.
Bukatu eta gero ikasleei galdetu:
· 1., 2. eta 3. puntuetan egiten den lanketak zehatz-mehatz zertan lagundu dizu idazteko orduan?
· Bakarrik egitea baino zailagoa iruditu zaizu bestearekin idaztea ala lagundu egin dizu bestearekin egiteak?, zertan?
· Nola idatzi duzue: bakoitzak bere testua (nahiz eta berdinak izan testuak) edo bion artean testu bat?, zergatik?
· Zer aldatuko zenuke hurrengoan lan bera egin beharko bazenu?
http://static.wetpaint.com/img/bg/1.png?v=20091214172113
|
Latest page update: made by
Anonymous
, Jul 28 2006, 3:13 AM EDT
(about this update
About This Update
Edited anonymously
1 word deleted
view changes
-
complete history)
|
|
|
There are no threads for this page.
Be the first to start a new thread.